Somaliako geografia
Somaliako mapa | |
Eremua | |
Osoa | 637.657 km² |
Lehorra | 627.337 km² |
Ura | 10.320 km² |
Latitudea | 10°0'N |
Longitudea | 49°0'E |
Mugak | |
Djibuti | 61 km |
Etiopia | 1.640 km |
Kenya | 684 km |
Itsas erreklamazioak | |
Lurralde itsasoa | 200 itsas milia |
Muturreko garaierak | |
Puntu beherena | 0 m (Indiako Ozeanoa) |
Puntu gorena | 2.460 m (Shimbiris) |
Somalia Ekialdeko Afrikako estatua da. Afrikako Adarrean dago, 2°S eta 12°N latitudeen, eta 41° eta 52°E longitudeen artean. Mugakide ditu Kenya eta Etiopia mendebaldean, eta Djibuti ipar-mendebaldean. Ekialdean Indiako Ozeanoa dauka eta iparraldean Adengo golkoa; 3.025 kilometroko itsasertzarekin, Afrikan kostalde luzeena duen herrialdea da.
Erliebea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Somaliaren iparraldean, Adengo golkoko kostaldearen aurrez-aurre, Gubango itsasbazter laua dago, berdin samarra, erdi-idorra, sastraka motako landaredi urri batez estalia, euri gutxi eta klima bero hezea dituena. Itsasbazterraren atzealdean, mendilerro luze bat dago, Etiopiarekin muga egiten duen ipar-mendebaldetik ekialdeko Afrikako Adarraren muturreraino doana, eta 2.000 m inguruko mendi batzuk dituena (Surud Ad, 2.048 metro). Mendialdetik hegoaldera dagoen gainerako guztia ordoki erdi-mortu eta zabal-zabala da, kostaldea baino hotzagoa eta idorragoa.
Hidrografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Somaliako ibai nagusiak Etiopiako mendietan jaio eta Indiako Ozeanora isurtzen diren Juba eta Xebeli dira. Iparraldean, Nugaal ibaia agortua izaten da denbora luzean.
Klima eta landaredia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Somaliak oso klima bero lehorra du. Urtean zehar, eguneko bero handiena 30-40 °C bitartekoa izaten da, eta hotzena 18-27 °C bitartekoa. Euri gutxi egiten du, gehiago hegoaldean eta mendebaldean (330-550 mm), iparraldean (53 mm) baino. Horrenbestez, landaredi urria du. Lursailek Somaliako eremuaren %2 baino ez dute hartzen, baina lurraldearen erdia gutxi gorabehera larrea da. Mendialdean baso txikiak daude.
Datu klimatikoak (Muqdisho) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 34 | 32 | 33 | 36 | 34 | 32 | 32 | 30 | 32 | 32 | 32 | 34 | 36 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 30.2 | 30.2 | 30.9 | 32.2 | 31.2 | 29.6 | 28.6 | 28.6 | 29.4 | 30.2 | 30.6 | 30.8 | 30.2 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 23.0 | 23.4 | 24.9 | 25.6 | 24.9 | 23.7 | 23.1 | 23.0 | 23.4 | 24.3 | 24.2 | 23.5 | 23.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 20 | 18 | 20 | 20 | 18 | 20 | 15 | 16 | 18 | 18 | 21 | 20 | 15 |
Euria (mm) | 0 | 0 | 8 | 61 | 61 | 82 | 64 | 44 | 25 | 32 | 43 | 9 | 429 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 0 | 0 | 0 | 5 | 6 | 10 | 9 | 7 | 3 | 2 | 4 | 1 | 47 |
Eguzki orduak | 266.6 | 251.4 | 282.1 | 261.0 | 272.8 | 219.0 | 226.3 | 254.2 | 264.0 | 266.6 | 261.0 | 257.3 | 3082.3 |
Hezetasuna (%) | 78 | 78 | 77 | 77 | 80 | 80 | 81 | 81 | 81 | 80 | 79 | 79 | 79.3 |
Iturria (1): Weltwetter Spiegel Online[1] | |||||||||||||
Iturria (2): BBC Weather [2] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/6/2 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Wetter im Detail: Klimadaten. wetter.spiegel.de (Noiz kontsultatua: 2017-6-2).
- ↑ Average Conditions Mogadishu, Somalia. BBC Weather, bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2017-6-2).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak.